Kaixo guztioi!
Hemen
duzue gure ipuin digitalaren fitxa teknikoa. "Olaiak bi ama ditu" izena
du, eta homosexualak diren bikote baten eta haien haurraren (Olaia)
inguruko ipuina da.
Hori bai..aurkezpen eguna iritsi arte... SORPRESA!
Izenburua: Olaiak bi ama ditu
Zikloa: Haur hezkuntzako lehenengo zikloa, 3 urteko haurrentzat.
Helburuak:
- Haurrak gai honen inguruan sentsibilizatzea.
- Beraien familia ereduaz gain, beste familia eredu batzuk daudela jakinaraztea eta haur hauek beraiek bezain zoriontsu bizi daitezkeela frogatzea
- Familia eta pertsona homosexualekiko normaltasuna adieraztea eta hauek onartzea.
Edukiak:
- Familia eredu anitzak identifikatzea.
- Homosexualitatearen gaia aztertzea eta honekin familiarizatzea.
- Homosexualiatea normaltasunez ikustea.
- Homosexualen gaia ikaskide guztiekin konpartitzea.
- Guraso homosexualak dituen haur baten kasua behatzea.
Baliabideak:
- Movie Maker
- Argazki kamara
- Panpina eta honen arropak
- Txakurra eta honen uhala
- Puxikak
- Kartulinak
- Bixkotxoa
- Mailua
- Kartulinak margotzeko errotulagailuak eta atean itsasteko zeloa
No hay comentarios:
Publicar un comentario