Hola a todos! Un poco tarde pero aqui os dejamos el texto de nuestro cuento digital, "Olaiak bi ama ditu".
Kaixo! Ni Olaia naiz eta hau da nire familia. Amatxo Ariane, amatxo Aran, Yupi eta ni.
Amatxo Aranek tripan eraman ninduen eta amatxo Arianek oso ondo zaindu gintuen.
Nik mundu honetara etortzeko presa handia nuen eta egun batean amatxok korrika joan behar izan zuten ospitalera.
Etxera joan ginenean, osaba-izebak, aiton-amonak eta lehengusuak zeuden niri ongietorria emateko.
Urtero urtero denak elkartzen gara nire urtebetetzea ospatzeko eta janari goxo goxoa jaten dugu.
Egunero ama Arianek eramaten nau eskolara.
Eta ama Aran joaten da nire bila.
Eskolan oso ondo pasatzen dut eta nahiko ondo portatzen naiz.Baina batzuetan nire lagunekin haserretzen naiz galdera pila bat egiten dizkidatelako.
Non dago zure aitatxo? Zergatik ez da etortzen zure bila? Zeinekin jolasten duzu futbolean? Zeinek aldatzen ditu bonbilak zure etxean?
Gauza horiek guztiak amatxo Aran eta Amatxo Arianerekin egiten ditut baina nire lagunek ez dute ulertzen
Atzo oso triste atera nintzen eskolatik.
Gaur ordea, oso pozik atera naiz. Amatxo Aran eta Ariane etorri dira eskolara nire laguntxoei gure egunerokoa azaltzera.
Puxikekin jolasten dugu...
Eta etxeko armairuko atea puskatzen denean, hiruron artean konpontzen dugu.
Orain nire laguntxoek ez didate aitari buruz ezer galdetzen. Beraiek badakite nik bi amatxo ditudala eta biak asko-asko maite ditudala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario